Curly Studios duela 3 urte ezagutu ziren bi bilbotarrek osatzen dute, eta bideojokoekiko grina partekatzen dute. Lanean ari diren proiektua duela 2 urte sortu zen, Game Jams batzuetan parte hartu ondoren. Hortxe eman nahi izan zuten aurrera urrats bat eta proiektu askoz handiagoa sortu.
Garatzen ari den proiektuak «Don ‘t Anger The Boss» du izena, 2.5D plataformero bat, eta bertan ustiatutako langile baten zapatak jarriko dizkizu, bere nagusia saltzeko asmoz. Men egin arauei eta ez haserretu Buruzagia!