Skip to content

Pribatutasun-politika

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) – 2018ko abendua.

Jakinarazten dizugu gure bezeroen datu pertsonalak erabiliko direla datu pertsonalen babesaren, erabiltzaileen pribatutasunaren eta datu pertsonalen sekretuaren eta segurtasunaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (DPB-EDBLO) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) ezarritakoaren arabera.

Erregelamendu hori betetzeko, eguneratu egin dugu gure Pribatutasun-politika:

Arduraduna: European University Gasteiz Fundazioa (IFZ: G72750482)

Tratamenduaren helburua: ematen diguzun informazioa tratatzen dugu, eskatutako zerbitzua emateko eta gure produktu eta zerbitzuen edukiari buruzko komunikazioak bidaltzeko.

Tratatutako datuen jatorria eta kategoria: tratatuko ditugun datu pertsonalak zure identifikazio-datuak dira, eta datu horiek emango dizkiguzu gure webgunean aurkituko duzun erregistro-formularioaren bidez.

  • Kontserbazio-denbora: emandako datuak merkataritza-harremanak irauten duen bitartean edo legezko betebeharrak betetzeko behar diren urteetan gordeko dira.
  • Legitimazioa: zure datuak tratatzen ditugu soilik horretarako berariazko baimen informatua baduzu, eta betiere deskribatutako helburuen arabera.

Hartzaileak: zuk emandako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra dagoen kasuetan izan ezik.

Hala ere, zerbitzua emateko beharrezkoak diren eginkizun jakin batzuk betetzeko, hirugarren batzuek tratatu ahal izango dituzte zure datuak. Hirugarren horiek tratamendu-eragile gisa jardungo dute, eta kontratu bidez behartuta egongo dira tratamendu-eragilearen legezko betebeharrak betetzera eta informazioaren konfidentzialtasuna eta sekretua gordetzera.

Eskubideak: zure datu pertsonalen gaineko eskubide hauen titularra zara:

  • Datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko eskubidea.
  • Datuak zuzentzea edo ezabatzea eskatzeko eskubidea.
  • Tratamendua mugatzea edo aurka egitea eskatzeko eskubidea.
  • Emandako baimena ezeztatzea.
  • Datuak transferitzeko eskubidea

Eskubideez baliatzeko, mezu idatzi bat bidali beharko diguzu, posta elektronikoz, info@euneiz.com helbidera, zein eskubide baliatu nahi duzun adieraziz.

Halaber, jakinarazten dizugu zure eskubideen tutoretza eska dezakezula Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (Calle de Jorge Juan, 6, 28001 Madrid).