Skip to content

ZER DA GAMES ACADEMY?

Games Academy GAME.EUSen prestakuntza-ekimena da, bideojokoen industriako talentu berriak erakartzea eta harremanetan jartzea helburu duena, tailerrak, hitzaldiak eta masterclassak bezalako jarduera espezializatuen bidez.

2020an jarri zen abian, aurretiko ezagutzarik ez zuten pertsonei bideojokoen munduan lehen urratsak emateko. Horretarako, bideojoko baten garapenak programazioa, diseinua, artea, narrazioa, sormena eta talde-lana uztartzen dituela erakusten du.

Urte hauetan, EAEko prestakuntza-ekimen erreferente bihurtu da. Hainbat lekutan tailerrak eskaintzen ditu, eta parte-hartzaileen ezagutza-mailaren arabera egokitutako joko-motorrak erabiltzen ditu, hala nola Unreal Engine, Unity, Roblox, Godot eta Twine.